Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1709

IRAGARKIA, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean hondakin biltegi bat eraikitzeko obrak prozedura irekiaren bidez esleitzeko dena (9/09 PI).

1.- Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa, E48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.- Kontratuaren helburua.

a) Deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

b) Unitate-kopurua: ikusi proiektua.

c) Loteak eta koporua: ez dago halakorik.

d) Egiteko lekua: Bizkaiko Campusa.

e) Emateko epea: 4 hilabete.

3.- Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena.

4.- Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 254.537,55 euro, % 16 BEZ barne.

5.- Behin-behineko bermea: 6.582,86 euro.

6.- Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: Arco Sistemas (S. Antonio kalea 16, Vitoria-Gasteiz), Cianoplan (Rekakoetxe kalea 8, Bilbao) eta Comercial Askar (Bizkaia pasalekua, 17 behea, Donostia-San Sebastián).

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2009ko maiatzaren 4ra arte.

7.- Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.- Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2009ko maiatzaren 4ra arte.

b) Dokumentazio: ikusi baldintzen orria,

c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g E; 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroa (Ignacio M.ª Barriola Eraikina-Elhuyar Plaza - Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Erregistroa (Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraian, Aste Santu eta Gabonetako txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintza mantentzeko derrigorrezko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a.

b) Eguna: 2009ko maiatzaren 8an.

c) Ordua: 09:00etan.

10.- Iragarkiaren gastuak: esleipendunen kontura.

11.- Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es.

Leioa, 2009 otsailaren 23a.

UPV/EHUko 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenez egindako eskuordetzaz sinatua

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala