Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
1705

IRAGARKIA, Osasun Sailak Bizkaian (Errekalde zumar-kalea 39 A, Bilbao) duen egoitzaren zaintza- eta segurtasun-zerbitzua kontratatzeko espedientea esleitu dela jakinarazten duena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 2/2009-S.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Osasun Sailak Bizkaian (Errekalde zumarkalea 39 A, Bilbao) duen egoitzaren zaintza- eta segurtasun-zerbitzua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2008-11-12ko EBAO (S220), 2008-11-18ko BOE eta 2008-12-01eko EHAA.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aurretiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide erabiliko dira.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 151.086,24 euro, BEZik gabe, + 24.173,80 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 175.260,04 euro.

Lanegunetan egunez egindako ordu bakoitzeko: 16,38 euro, BEZik gabe, gehi 2,62 euro, BEZari dagozkionak.

Lanegunetan gauez egindako ordu bakoitzeko: 17,86 euro, BEZik gabe, gehi 2,86 euro, BEZari dagozkionak.

Jaiegun edo asteburuetan egunez egindako ordu bakoitzeko: 17,56 euro, BEZik gabe, gehi 2,81 euro, BEZari dagozkionak.

Jaiegun edo asteburuetan gauez egindako ordu bakoitzeko: 19,03 euro, BEZik gabe, gehi 3,04 euro, BEZari dagozkionak.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko otsailaren 20a.

b) Kontratista: Delta Seguridad SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Guztira: 121.306,08 euro, BEZik gabe, + 19.410,72 euro, BEZari dagozkionak.

Lanegunetan egunez egindako ordu bakoitzeko: 12,95 euro, BEZik gabe, gehi 2,07 euro, BEZari dagozkionak.

Lanegunetan gauez egindako ordu bakoitzeko: 14,48 euro, BEZik gabe, gehi 2,32 euro, BEZari dagozkionak.

Jaiegun edo asteburuetan egunez egindako ordu bakoitzeko: 14,17 euro, BEZik gabe, gehi 2,27 euro, BEZari dagozkionak.

Jaiegun edo asteburuetan gauez egindako ordu bakoitzeko: 15,70 euro, BEZik gabe, gehi 2,51 euro, BEZari dagozkionak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 24a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala