Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2009ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1697

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 350/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 350/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Sociedad Vascongada de Publica­ciones SA.

Abokatua: Asier Laskibar Gartzia.

Prokuradorea: Jesus Gurrea Frutos.

Demandatua: GI Promobel SLU.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da. Hau da epaitza:

«Osorik baiesten dut Sociedad Vascongada de Publicaciones SAk GI Promobel SLen aurka aurkeztutako demanda, eta ondorioz:

1.- Demandatua auzi-jartzaileari printzipal gisa 281,47 euro ordaintzera kondenatzen dut.

2.- Demandatua auzi-jartzaileari merkataritza-harremanetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7.2 artikuluan xedatutako interes-tipoa aplikatuta ateratzen den zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut, hau da, 281,47 euro, 2004ko urriaren 11tik osorik ordaindu arte.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Epai honen testigantza eraman beharko da auto originaletara, eta parteei jakinaraziko zaie eze, apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, epaitegi honi zuzenduta eta jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan. Eta nik, Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

GI Promobel SLU demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).»

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2009ko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala