Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1665

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 9koa, Kirol zuzendariarena, Euskal Hockey Federazioaren estatutuen aldaketa onartu eta Euskadiko Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskal Hockey Federazioa Euskadiko Kirol Elkarteen Erregistroan inskribatu zen 1986-10-10ean, 124 zenbakiarekin. Eta Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira orain.

Euskal Hockey Federazioak 2008ko ekainaren 21ean egindako aparteko batzar nagusian bere estatutuak aldatzea onartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskadiko Kirol Elkarteen Erregistroan, Euskal Hockey Federazioaren Estatutuen 3. artikuluaren aldaketa inskribatzea, zeina honelaxe geratuko baita:

«Euskal Hockey Federazioak helbide hau du: Amadeo Garcia de Salazar plaza 1, 2.a - Vitoria-Gasteiz - 01007 PK. Arabako Lurralde Historikoa.»

Bigarrena.- Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kirol zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.

Kirol zuzendaria,

JOSE RAMON GARAI ITURRIONDOBEITIA.


Azterketa dokumentala