Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2009ko martxoaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
1657

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio- Auzigaietarako Aretoan, 1863/08-3 ohiko prozedurari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena. Errekurtso hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2008ko urriaren 3ko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Azken Ebazpen honek Astigarragako Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalari dagokion agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduratik kanporatzen du praktiketan izendatutako funtzionario bat.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1863/08-3 zenbakiko ohiko prozedura) aurkeztu da eta Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzietako Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2009ko otsailaren 27a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala