Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren abiarazitako espedienteetan -beherago zehaztutakoetan- Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.
Interesdunei aipatu ebazpenak jakinarazteko ahalegindu arren, ezin izan da jakinarazpena egin, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61 eta 59.4 artikuluetan xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaie interesdunei: administrazio-bidea amaitzen ez duten aipatu ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epean hain justu ere.
Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu beharko da, zehapen-espedientearen zenbakia adierazita:
2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.
2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, kale Nagusia 23ko bulego nagusia.
2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengora bitartean egin beharko da ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten bada, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunaren bitartean egin beharko da ordainketa.
Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez eta interesdunaren ondaretik jasoko da delako kopurua, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan halaxe xedatzen da-eta.
Izen-abizenak
Apellidos y nombre Esp. zk.
N.º expte. Lege-haustearen data
Fecha infracción Ebazpenaren data
Fecha resolución Hautsitako araua
Art. infringido Isuna
Sanción
De Mingo Simón, Mariano 2008/58-TG 2008-08-13
13-08-2008 2009-03-12
12-03-2009 34.k) 400,00 euro
400,00 euros
Gibert Stuchtemeier, Christian 2008/61-D 2008-05-17
17-05-2008 2009-03-12
12-03-2009 34.j) 400,00 euro
400,00 euros
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 18a.
Joko eta Ikuskizun zuzendaria,
AITOR URIARTE UNZALU.