Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1550

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, ediktua eman du.

EDIKTUA:

Beherago aipatzen diren diru-laguntzen espedienteen onuradunei ezin izan diegu jakinarazi espresuki dokumentazio-errekerimendua, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluan ezarritakoa betetze aldera hain zuzen ere (Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten du dekretu horrek). Hona hemen onuradunei eskatu behar zaizkien dokumentuak:

Bazkide langile bakoitzaren lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako enpresen alten eta bajen ziurtagiria, eguneratua, empresak jatraitzen duela egiaztatzen duena.

Foru Ogasuneko ziurtagiria eguneratua eta bikoiztua, Enpresa eskatzailea bere zerga betebeharretan egunera dagoela ziurtatzen duena.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialaren ziurtagiria, eguneratua eta bikoiztua, Enpresa eskatzailea bere ordain-betebeharretan egunera dagoela ziurtatzen duena.

Aipatutako jakinarazpena bueltatu digute honako arrazoiren bat dela medio: espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako; eskatzaileak helbidea aldatu duelako aldaketa horren berri, jakinarazpen ondorioetarako, eman gabe; edo beste arrazoiren bat dela medio. Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 15 egun balioduneko epea emanez, lehen aipatutako dokumentuak Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan aurkezteko (Donostia-San Sebastián kalea, z.g. Vitoria-Gasteiz, PK: 01010), bai zuzenean edota baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Era berean, ohartarazten dugu errekerimendu hau bete ezean edo adierazitako epea igarota betetzen bada, eskatzaileak izapide horretarako daukaten eskubidean atzera egindakotzat deklaratu ahal izango direla, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 76. artikuluaren arabera, eta hori gertatuz gero, emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko dela, dekretu arautzaileko 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoa beteaz.

Espediente-zk.

Expediente Enpresa

Empresa

G-0149-0301-04A Alfonso Mori, Elisa Maria

B-0134-0331-04A Alcaide Alcaide, Ana Joaquina

G-0201-0426-04A George Basem George Kudsi

B-0125-0259-05A Ortega Martin, Cristina

G-0218-0508-05A Alexander Vallejo Tetuan Y Otra C.B.

B-0404-0843-05A Garcia Benito, Raul Enrique

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 16a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala