Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
1549

LEHIAKETA. «Orion Anoko errekastoaren zati bat ingurumenaren aldetik oneratzeko proiektua» obren kontratu administratiboa esleitzeko iragarkia (URA/004/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/004/2009.

2.- Kontratuaren objektua.

a) Objektuaren deskripzioa: Orion Anoko errekastoaren zati bat ingurumenaren aldetik oneratzeko proiektua.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Anoko errekastoa, Orio (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea: 4 hilabeteko epea, zuinketaren egiaztapenaren akta sinatu eta hurrengo egunetik kontatuta.

3.- Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienezko kopurua: berrehun eta berrogeita hamaika mila bostehun eta laurogeita hamazazpi euro eta hogeita lau zentimo (251.597,24).

5.- Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.- Agiriak eta argibideak.

a)Erakundea: Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa (Uraren Euskal Agentzia).

b) Helbidea: Kristina infanta kalea, 11.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia-San Sebastián 20008 (Gipuzkoa).

d) Telefonoa: 943 02 48 00.

e) Faxa: 943 02 48 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken aguna: 2009ko apirilaren 2a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta kaudimen tekniko eta profesionala: baldintza administratibo partikularren pleguaren karatulan adierazitakoak.

8.- Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko apirilaren 15a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

2) Helbidea: Albert Einstein 46, Miñao (Arabako Teknologia Parkea).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01510 (Araba).

d) Lizitatzaileak noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabetez, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Hala badagokio, eskaintzak aurkezteko proposamena egin nahi zaien enpresen kopurua (edo kopururik handiena eta txikiena) (prozedura murriztua): ez da beharrezkoa.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

b) Helbidea: Albert Einstein 46, Miñao (Arabako Teknologia Parkea).

c )Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01510 (Araba).

d) Eguna: 2009ko maiatzaren 25a.

e) Ordua: 11:00.

10.- Bestelako argibideak.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrekoa.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info eta www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

TOMAS EPALZA SOLANO.


Azterketa dokumentala