Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
LEHIAKETA. Iragarkia, «Astigarragan, Galtzaur errekastoaren ibai-ibilgua oneratu eta uholdeetatik babesteko proiektua» obren kontratu administratiboa esleitzeko dena (URA/003/2009 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia. (Administrazio eta zerbitzuen Zuzendaritza).
c) Espediente zenbakia: URA/003/2009.
2.- Kontratuaren objektua.
a) Objektuaren deskripzioa: Astigarragan, Galtzaur errekastoaren ibai-ibilgua oneratu eta uholdeetatik babesteko proiektua.
b) Loteak: ez dago.
c) Gauzatzeko tokia: Galtzaur errekastoa, Gipuzkoa. Astigarraga.
d) Gauzatzeko epea: 4 hilabeteko epea, zuinketaren egiaztapenaren aktaren sinatu eta hurrengo egunetik kontatuta.
3.- Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienezko kopurua: hirurehun eta laurogeita hamar mila zortziehun eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita bost zentimo (390.828,65)
5.- Behin behineko bermea. Ez da eskatzen.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa (Uraren Euskal Agentzia).
b) Helbidea: Cristina infanta 11.
c) Herria eta posta kodea: 2008 - Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa, Espainia.
d) Telefonoa: 943 02 48 00.
e) Faxa: 943 02 48 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken aguna: 2009ko apirilaren 2a.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, hala balegokio: (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: baldintza administratibo partikularren orokorren pleguan eta karatulan eskatutakoak.
8.- Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko apirilaren 15a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Albert Einstein 46, Miñao, (Arabako Teknologi Parkea).
3) Herria eta posta kodea: 01510 - Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzen irekieratik.
e) Aldaerak: ez.
9.- Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
b) Helbidea: Albert Einstein 46, Miñao, (Arabako Teknologia Parkea).
c) Herria eta posta kodea: 01510 - Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.
d) Eguna: 2009ko maiatzaren 11.
e) Ordua: 10:00.
10.- Bestelako argibideak.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.
13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info eta www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
TOMAS EPALZA SOLANO.