Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
LEHIAKETA. Iragarkia, Analisi-programak eta lurralde-estrategiak garatzen laguntzeko idazkaritza teknikorako zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/002/2009 espedientea).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: C02/002/2009.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: globalizazioaren testuinguruan Euskadi kokatzeko Aholkularitzako Kabinetearen analisi-programak eta lurralde-estrategiak garatzen laguntzeko idazkaritza teknikoa egitea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: behin-betiko bermea jartzen denean hasi eta 2010eko abenduaren 31n amaituko da.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: milioi bat eta laurehun mila (1.400.000) euro, BEZa barne.
5.- Behin-behineko bermea: ez.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 89 27.
e) Faxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko apirilaren 20a.
7.- Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 atalean zehaztutakoak.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko apirilaren 20ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).
2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bat, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.- Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2009ko maiatzaren 6a.
e) Ordua: 12:00etan.
10.- Bestelako argibideak:
Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:
- Eskaintza teknikoa (gehienez 80 puntu).
- Eskaintza ekonomikoa (gehienez 20 puntu).
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2009ko martxoaren 5a.
13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 6a.
Kontratazio Zerbitzuko burua,
FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago:
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.