Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1544

EDIKTUA, desahuzioa egiteko eta errentak erreklamatzeko bideratutako 254/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. 254/2008.

Demandatzailea: Aiala kantzilerraren kaleko 2 zenbakiko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua: Martínez de Murguía Calleja Marta.

Prokuradorea: Rodríguez.

Demandatua: Janire Reyes Fernández.

Gaia: desahuzioa eta errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia argitzeko autoa eman zen bi mila eta zortziko azaroaren 26an (177/08 zk.). Honela dio hitzez hitz:

XEDAPENAK

Onetsi egiten da 2008ko urriaren 27ko epaia argitzeko uzia, eta epaitzan dagoen hutsunea bete egin behar da. Hona hemen epaitza, hitzez hitz: oso-osorik baietsi da Auzitegietako prokuradore Rodríguezek Aiala kantzilerraren kaleko 2 zenbakiko Jabeen Erkidegoaren ordez eta izenean aurkeztutako demanda, Janire Reyes Fernandezen aurkakoa; horregatik, alderdiak Aiala kantzilerraren kaleko etxebizitzarekin (2 zenbakia, 1. esk.) lotzen dituen errentamendu kontratua indargabetu eta alderdi demandatuaren desahuzioa deklaratzen da, eta demandatua kondenatzen da auzi-jartzaileari ondoko hauek ordaintzera: 10.479,90 euro -errentak eta pilatutako zenbatekoak direla-eta-, etxebizitza erabat utzi bitartean sortzen diren zenbatekoak, PZLko 576. artikuluaren araberako interes prozesalak —ebazpen honetatik aurrerakoak— eta prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Horrela erabaki, agindu eta izenpetzen du Lourdes Prado Cabrerok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko bi zenbakiko epaitegiko epaile magistratu epaileak. Fede ematen dut.

Janire Reyes Fernández demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala