Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
1543

EDIKTUA, hitzezko judiziorako bideratutako 183/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 183/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Iciar Olabarria Gine.

Abokatua: Luis Jaime Vivanco Garcia.

Prokuradorea: Pedro Maria Santin Diez.

Demandatua: Oliver Martinez Gauna eta Caser Seguros.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

Onetsi egiten da Santín prokuradore jaunak, M.ª Iciar Olavaria Gineren izenean eta ordez, Oliver Martinez Gaunaren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, demandatuak 475,02 euroko diru-zenbatekoa eta horrek epaiaren egunetik sortzen dituen prozesu-interesak ordaindu beharko dizkio auzi-jartzaileari. Demandatuak, halaber, kostuak ordaindu beharko ditu.

Ezetsi egiten da Santín prokuradore jaunak, M.ª Iciar Olavaria Gineren izenean eta ordez, «Caser Seguros»-en aurka aurkeztutako demanda. Absolbitu egiten da enpresa hori bere aurka egindako uzietatik. Kostuak auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Oliver Martinez Gauna demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko otsailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala