Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1541

EDIKTUA, ez ordaintzearen ondoriozko desahuzioa egiteko eta errentak erreklamatzeko bideratutako 1345/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1345/08 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Proyectos y Desarrollos Inmolar SLk eskatuta, honako hauen aurka: Maanta Diagne, Mamadou Yacine Sylla, Mbale Fall eta Elhadji Falou Sylla; gaia honako hau izan da: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Lehen Auzialdiko Epaitegia.

4 zenbakikoa, Barakaldo (Bizkaia).

Desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa: 1345/08.

17/09 EPAIA

Nik, Marina Ruiz Gómezek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko eta horko barrutiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut 1345/08 autoak; Palacio Querejeta prokuradoreak sustatu ditu desahuzioari buruzko hitzezko judizioaren gaineko auto horiek, Proyectos y Desarrollos Inmolar SLren izenean (Mújica Cuesta letratuak lagunduta), auzi-ihesean diren honako hauen aurka: Maanta Diagne jauna, Mamado Yacine Sylla jauna, Mbale Fall, Elhadji Falou Sylla.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Ordezkaritza horrek demanda aurkeztu zuen epaitegi honetan eta egoki iritzitako egitateak eta zuzenbideko oinarriak azaldu -laburtzeko asmoz, azaldutakotzat joko ditugunak- eta legezko izapideak egin ostean, epaia emateko eta bertan honako hau deklaratzeko eskatu zuen: alderdiak lotzen dituen errentamendu-kontratua amaitutzat jotzeko eta errentariak zortzi eguneko zentzuzko epean errentan hartutako etxebizitza uzteko; kostuak alderdi demandatuari berariaz ezartzeko ere eskatu zuen.

Bigarrena.- Izapideak egiteko onartu ondoren demanda, bi alderdiei deitu zitzaien ikustaldira, non alderdi demandatua auzi-iheslari deklaratu baitzen.

Hirugarrena.- Prozedura hau izapidetzeko, indarrean diren legezko aginduak bete dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Azaroaren 24ko Hiri Errentamenduei buruzko 29/1994 Legearen 27.2 a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, auzi-jartzaileak desahuzio-ekintza baliatzen du mugaeguneratutako errentaren ordainketak ez direlako egin; izan ere, errentariak errentak ordaintzen ez baditu edo dagozkion edo bere egin dituen zenbatekoak ordaintzen ez baditu, errentatzaileak eskubide osoz suntsi dezake Barakaldoko La Felicidad kaleko 10 zenbakiko -2. eskuinean dagoen etxebizitzaren gaineko kontratua.

Bigarrena.- Ikustaldira bertaratu ez zenez, auzi-ihesean deklaratu zen alderdi demandatua Prozedura Zibilaren Legeko 442.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta beraz, bidezkoa da besterik gabe desahuzioa deklaratzea, lege bereko 440.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz. Artikulu horren arabera, «errentak edo zor diren kopuruak ez ordaintzeagatik hiri-finketan desahuzioa egiteko demanda-kasuetan, auzitegiak adieraziko du ikustaldirako zitazioan, hala egokituz gero, desahuzioa bertan behera uzteko aukera dagoela, lege horretako 22. artikuluko 4. puntuan ezarritakoaren arabera. Halaber, demandatuari ohartaraziko zaio ikustaldira agertzen ez bada, desahuzioa deklaratuko dela beste izapiderik gabe».

Hirugarrena.- Prozedura Zibilaren Legeko 394.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da demandatuari kostuak ezartzea.

Aipatu legezko aginduak eta oro har aplika daitezkeen gainontzekoak ikusita, honako hau da

EPAITZA

Baietsi egiten dut Palacio Querejeta prokuradoreak, Proyectos y Desarrollos Inmolar SLren izenean, aurkeztutako demanda, honako hauen aurkakoa: Maanta Diagne, Mamado Yacine Sylla, Mbale Fall, Elhadji Falou Sylla. Ondorioz, alderdiak lotzen dituen errentamendu-kontratua amaituta dagoela deklaratzen dut eta errentariak zortzi eguneko zentzuzko epean etxebizitza utzi egin beharko duela; kostuak alderdi demandatuari berariaz ezartzen dizkiot.

Ebazpen hau ez da irmoa; beraz, horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, idatziz, bost eguneko epean. Demandatuari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko baldin eta, idatziz, epea gainditu duten errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak garbitu dituela adierazten ez badu.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Mamadou Yacine Sylla demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko martxoaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala