Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1539

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2009ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntza sailburuordearena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2008-2009 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

2009ko urtarrilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (21. zenbakia) argitaratu zen Hezkuntza sailburuordearen 2009ko urtarrilaren 14ko Ebazpena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2008-2009 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko. Bertan gisa horretako hutsak atzeman direnez, dagokion zuzenketa egin behar da.

Hasieran, idazpuruan,

Honako hau esaten duen lekuan:

«EBAZPENA, 2009ko urtarrilaren 14koa...»

Honako hau esan behar du:

«EBAZPENA, 2008ko abenduaren 30ekoa...»

Eta amaieran,

Honako hau esaten duen lekuan:

«Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 14a.»

Honako hau esan behar du:

«Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 30a.»


Azterketa dokumentala