Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2009ko martxoaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1535

AGINDUA, 2009ko otsailaren 11koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena; horren bitartez, uko egiteko eskabidea onartzen zaio Idoia Lauzurica Bajo bekadunari, eta, ondorioz, immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan prestakuntza-beka bat esleitzen zaio lehen ordezko Marcia Janira Luberiaga Medinari.

2008ko irailaren 2ko Aginduari jarraiki, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arlorako banako prestakuntza-beka bi eta banako beste ikerkuntza-beka bi deitu zituen. 2008ko abenduaren 15eko Aginduaren bitartez banako prestakuntza-beka bi horietako bat Idoia Lauzurica Bajori esleitu zitzaion, 20.000 euroko zenbatekoarekin, eta ordezkapen-erregimena eta ordezkapenen lehentasun-ordena ezarri ziren.

Aipatutako bekadunak, 2009ko otsailaren 9an idazki bidez jakinarazi zuen emandako bekari uko egiteko eskaria, arrazoi profesionalak tarteko.

Orain arte 5.000 euro ordaindu dira, lehen ordainketaren zenbatekoari dagozkionak. 2008ko irailaren 2ko Aginduak aurreikusten duenez, bekaz baliatzeko aldia hasi ondoren onuradunak uko egiten badio, jasotako laguntza itzuli beharko du eta sortu gabeko eskubide ekonomikoak galduko ditu.

Otsailaren 10ean Immigrazio Zuzendaritzak Idoia Lauzurica Bajo bekadunak eskatutako uko egitearen aldeko txostena egin zuen. Uko egitea bekaldiaz baliatzen hasi zenetik hiru hilabeteko epean gertatu denez, bidezkoa da lehen ordezkoa bekadun izendatzea.

Hori dela-eta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Idoia Lauzurica Bajoren uko egiteko eskaria onartzea. Eskari hori immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloko banako prestakuntza-beka bi eta banako beste ikerketa-beka bi eskaintzen zituen 2008ko ekitaldiko deialdiari dagokio.

Bigarrena.- 5.000 euro itzultzeko eskaera egitea bekadunari eta gainerako hiru ordainketak ez daitezela egin agintzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren izenean transferentzia bidez sar daiteke dirua haren edozein banku-kontutan.

Hirugarrena.- Bekaz baliatzeko epea amaitzeko geratzen diren 305 egunetarako Marcia Janira Luberiaga Medina lehen ordezkoa izendatzea.

Laugarrena.- Marcia Janira Luberiaga Medinari, alde batetik, 16.712,32 euro esleitzea prestakuntza-bekaren kontzeptu gisa eta, bekaren gaiarekin zerikusia duten ikastaroetara eta mintegietara joaten bada, zuzkidura gehigarri gisa 1.000 euro esleitzea, izen-emateak, bidaiak, mantenuak eta ostatu hartzeak sortutako gastuak estaltzeko. Zuzkidura gehigarri hori 2008ko irailaren 2ko Aginduaren I. eranskineko bigarren oinarrian (3.) ezarritako moduan emango da.

Bosgarrena.- Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen Organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu, bi hilabeteko epean, EAEko Auzitegi Nagusian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 11.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala