Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
1078

IRAGARKIA, behean aipaturiko zigor-espedientearen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko. Itsas-arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea ustez urratzeagatik ireki da espediente hori.

Ebazpen-proposamen horren jakinarazpenak interesatuei helarazi nahi izan den arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesatuek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, banan-banako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau ohartarazten zaie:

Iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epea izango dute interesdunek komenigarritzat jotzen dituzten arrazoibide, agiri eta informazio oro instrukzio-egileari aurkezteko (Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza: Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz).

Horrez gain, espedientea eskuratu ahal izango dute Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza honetan, espedientea bera aztertzeko edo/eta espedienteko agirien kopiak lortzeko.

Izen-abizenak

Nombre y apellidos Esp. zk.

N.º exp. Propos. eguna

Fecha propuesta Propos. zehapena

Sanción propuesta Urratutako art.

Art. infracción

Anastasio Alday Perón PM 61/08 08-01-2009 933 euros 6/1998 L., 3.1. art. 102/1997 D., I. eranskina. 229/1998 D., 5.b) art. 2334/2004 Foru Agindua.

Art. 3.1, L. 6/1998. Anexo I, D. 102/1997. Art. 5.b), D. 229/1998. Orden Foral 2334/2004.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 29a.

Instrukzio-egilea,

JAVIER BERROJALBIZ GARATE.


Azterketa dokumentala