Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
1077

IRAGARKIA, Trayecto S.A. entitateari Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuaren 2008ko uztailaren 7ko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen horren bitartez, Kultura sailburuaren 2004ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean (ekainaren 4ko EHAA, 105. zk.) adjudikatutako eta ordaindutako diru-laguntzaren lehenengo zatiaren zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra adierazten da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren arabera iragarkiaren idazpuruan aipatu egintza administratiboa interesdun entitateari jakinarazten saiatu ondoren, ezinezkoa gertatu da berau burutzea, ondorioz, goian aipatu den Legearen 59.4 artikuluan xedatuaren arabera iragarki hau argitaratzen da.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean iragarki hau, banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Hona hemen kontuan hartu beharreko inguruabarrak:

Kultura, Gazteria eta Kirola sailburuordearen 2007ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez, Kultura sailburuaren 2004ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean Trayecto S.A. entitateari adjudikatu eta ordaindutako lehenengo zatiaren zenbatekoa (3.000 euro) Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko prozesuari hasiera eman zitzaion, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan oinarrituta.

Epea igaro zenez eta alegaziorik aurkeztu ez zenez, Kultura, Gazteria eta Kirola sailburuordeak ebazpena eman zuen 2008ko uztailaren 7an. Bertan Trayecto S.A. entitateak jasotako zenbatekoa (3.000 euro) Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola adierazi da.

Itzuli beharreko zenbatekoa, 3.000 euro, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu gaituan sartu beharko du; hain zuzen ere, Banco Guipuzcoanoko 0042 0049 49 0420062801 zenbakiko kontuan, gehienez ere bi hilabeteko epean ebazpen honen berri ematen denetik aurrera. Diru sarrera egiten denean honako kontzeptu hau zehaztu beharko da: Kultura Saila /Arte Plastikoak/APP-2004PU/0030

Borondatezko epearen barruan dirua ez itzultzea, ez-betetzetzat hartuko da, eta horren ondorioz abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua ezarriko da.

Halaber, jakinarazten da ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Kultura sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Hala ere, ohartarazten zaio errekurtsoa aurkeztu arren ordainketa egin behar duela, aurrez aipaturiko 30/1992 Legearen 111. artikuluarekin bat etorriz; nolanahi ere, aipaturiko zenbatekoa ordaindu izana ez da errekurtsoa onartzeko baldintza izango.

Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango ditu interesdunak, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan: Donostia kalea 1, O eraikina, 3. solairua. 01010 - Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 4a.

Kultura Sustatzeko zuzendaria,

IÑAKI GOMEZ SARASOLA.


Azterketa dokumentala