Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1076

IRAGARKIA, 678/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesaturik dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Interesa izan dezakeen orori hau jakinarazten zaio: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian Alexander Arturo Gardoki Ibarra jaunak 678/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2008ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Langileria Kudeaketa zuzendariaren 2008ko ekainaren 4ko Ebazpenaren aurka jarritako gora-jotzeko errekurtsoa; ebazpen horren bidez, bestalde, 2008-2009 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langileen eta irakasleen ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Espezialitatea Lurraldea / Territorio Hautagaiak / Candidatos o Candidatas

16 0951 Lehen Hezkuntza / Educación Primaria Araba / Álava 1057tik 1116ra / Del 1057 al 1116

Bizkaia 2044tik 2120ra / Del 2044 al 2120

Gipuzkoa 1582tik 1646ra / Del 1582 al 1646

16 0964 Matematika DBH / Matemáticas ESO Araba / Álava 266tik 275era / Del 266 al 275

Bizkaia 445etik 458ra / Del 445 al 458

Gipuzkoa 352tik 357ra / Del 352 al 357

16 0965 Natur Zientziak DBH / Ciencias de la Naturaleza ESO Araba / Álava 352tik 364ra / Del 352 al 364

Bizkaia 556tik 572ra / Del 556 al 572

Gipuzkoa 463tik 472ra / Del 463 al 472

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikulua betez, interesa duten guztiak epatzen dira, hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 21a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala