Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
1074

IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako espedienteetan (behean adierazten dira) Ertzaintzaren zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek banakako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.- Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, nahi duen orok espedientea ikusteko aukera izango du Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetean (Erandioko Larrauri Mendotxe bidea, 18).

2.- Isuna ordaintzeko epea:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).

3.- Ondoko zerrendako edozein banku-kontutan ordaindu ahal izango da isuna. Interesdunaren izen-abizenak eta espediente-zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailaren izenean egiten dela adieraziko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu delegatuak:

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK.

Kontu-zk.: 2095-0631-50-9106590840.

Gipuzkoa Donostia Kutxa-Kutxa.

Kontu-zk.: 2101-0381-00-0011557709.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-Vital Kutxa.

Kontu-zk.: 2097-0178-15-0018315087.

4.- Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

5.- Halaber, 25.1 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2 artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko BOE, 173. zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten da ezen ezarri den zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentro edo zerbitzu batean aztura kentzeko tratamendua hasi edo hasteko asmoa agertuz gero eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badira. Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp.-zk.

N.º exp. Arau-haustearen eguna

Fecha infrac. Ebazpenaren eguna

Fecha resol. Zehapena

Sanción Hautsitako art.

Art. infring.

Blasco Saenz, Denis 405x0801797-1 06-01-2008 07-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 25.1

Gomez Asensio, Alberto 405x0801952-1 22-01-2008 07-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 25.1

Lanuza Choperena, Rafael 405x0801953-1 25-01-2008 07-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 25.1

Lanuza Choperena, Rafael 405x0801955-1 25-01-2008 07-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 23.a)

Saez Morcillo, Fernando 405x0801958-1 31-01-2008 07-01-2009 Kentzea

Retirada 25.1

Almora Sarduy, Juan Alberto 405x0801968-1 07-01-2008 07-01-2009 800 euro/Kentzea

800 euros/Ret. 23.a)

Mendizábal Alustiza, David 405x0801970-1 09-01-2008 07-01-2009 400 euro/Kentzea

400 euros/Ret. 25.1

San Martin Zumeta, Iñigo 405x0801995-1 25-01-2008 07-01-2009 750 euro/Kentzea

750 euros/Ret. 25.1

San Martin Zumeta, Iñigo 405x0801996-1 25-01-2008 07-01-2009 450 euro/Kentzea

450 euros/Ret. 23.a)

Gimber Hernan, Jose 405x0802056-2 24-12-2007 13-01-2009 Kentzea

Retirada 25.1

Salgado Herreros, Miguel Angel 405x0802061-2 20-12-2007 13-01-2009 Kentzea

Retirada 25.1

De Arriba Muguruza, Ieltxu 405x0802094-2 02-12-2007 13-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 23.a)

Escudero Hernandez, Martin 405x0802121-2 04-12-2007 20-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 23.a)

Constantin, Ciprian 405x0802139-1 21-01-2008 20-01-2009 450 euro/Kentzea

450 euros/Ret. 23.a)

Calzada Rebollo, Oscar 405x0802151-1 13-01-2008 27-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 25.1

Hamidane, Larbi 405x0802203-1 26-02-2008 27-01-2009 600 euro/Kentzea

600 euros/Ret. 23.a)

Cabado Romero, Aitor 405x0802214-2 07-02-2008 20-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 25.1

Begiashvili, Vasil 405x0802253-1 29-02-2008 27-01-2009 301 euro/Kentzea

301 euros/Ret. 23.a)

Kentzea / Ret.: Atzemandako substantzia edota arma kentzea / Retirada del arma o sustancia incautada.

Erandio, 2009ko otsailaren 3a.

Ertzaintzaren zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala