Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1073

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen diren espedienteei buruzkoa.

Hona hemen Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak, egin duen

EDIKTUA

Aurrerago aipatzen diren itzulketa-espedienteen hasiera ezin izan da espresuki jakinarazi, itzuli egin baitira jakinarazpenak, espedientean dagoen helbidea okerra delako, eskatzaileak jakinarazpenetarako helbidea aldatu duelako edo beste arrazoi batzuengatik. Hori dela-eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Interesdunei jakinarazten zaie diru-laguntza itzularazteko espedientea hasteko probidentzia eman dela, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren babesean emandako diru-laguntza itzultzea bidezkoa den edo ez erabakitzeko. Izan ere, aurkeztutako dokumentazioa aztertuta hauxe egiaztatu baita:

- Eider Anguerra Gil sustatzailaren dedikazioa ez dela esklusiboa. Horrek urratu egingo luke abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko IV. kapituluko 40. artikuluaren f) paragrafoan ezarritakoa. Dekretu horrek Kultura ekintzailea eta Enpresa sortzeko aukera babesten ditu.

Hori guztia dela-eta, interesdunari 15 eguneko epea ematen zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 P.K., Vitoria-Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan jasotako bideren bat erabiliz. Ohartarazten zaio alegaziorik aurkezten ez badu prozedura amaitu egingo dela ebazpen baten bidez. Ez-betetzeren bat egon dela erabakitzen bada ebazpen horretan, lehenengo ordainketa gisa dagoeneko jasotako zenbatekoa itzultzeko obligazioa ezarriko da.

Itzultze-espedientearen zk.: 379/07.

Espediente-zk.: G-119-343-2006A.

Enpresa: Ascension Gil Fernandez y Otra CB.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 28a.

Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala