Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1072

EDIKTUA, Familia zuzendariarena, ondoren zehazten den espedienteari buruzkoa.

Hona hemen María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia zuzendariak, egin duen:

EDIKTUA

Ainoa Alvarez Tamayori 1/2008 (H-2007-01-48-I eta H-2008-01-250-M) itzulketa-espedientean emandako probidentzia ezin izan zaionez esanbidez jakinarazi, bere etxean bi aldiz eskura ematen saiatu arren, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan esandakoa betez, ediktu hau argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Honela, interesdunari jakinarazi zaio 2008ko urriaren 2an itzulketa-espedientea hasteko probidentzia eman zela, 2007. eta 2008. urteetan emandako diru-laguntzak bidezkoak diren edo ez zehazteko; izan ere, hartarako baldintzak bete gabe, eskuratu baitziren diru-laguntzok.

Aipatu espedientea hasteko arrazoia da 2007. eta 2008. urtetarako diru-laguntzak eskatu zirenean, eskatzailearen hiru alabak, adinez nagusiak biak, ez zirela berarekin bizi. Eta ondorioz, diru-laguntza eskatzeko famili unitatean ezin dira sartu. Hortaz, 2007. urtean, laugarren semearengatik 1.100 euroko diru-laguntza eman zitzaion, baina gehienez ere 900 euro zegozkion; eta 2008. urtean, 1.100 euro ordaindu zitzaizkion, baina laugarren semearengatik ez zegokion inolako diru-laguntzarik.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzeko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53.1.b) artikuluan xedaturiko egoera gertatu da, hau da, horretarako eskatutako baldintzak bete gabe laguntza edo diru-laguntza lortzea, eta beraz, oker jasotako diru-laguntza itzuli behar da. Ondorioz, eta seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen uztailaren 16ko 255/2006 Dekretuaren 30. artikuluan xedatutakoarekin bat, itzularazteko prozedura hasteko probidentzia eman da; prozedura hori diru-laguntzaren likidazioa zehazteko ebazpen baten bidez amaituko da. Honela:

Zegokion diru-laguntza 900 euro

Ordaindua 2.200 euro

Itzultzeko 1.300 euro

Interesdunari jakinarazpena egin, eta ediktu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik 15 eguneko epea ematen zaio bere eskubideen alde egokitzat jotzen duena azaldu eta alegazioak egin ditzan Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluan jasotako bideren bat erabiliz. Ohartarazten zaio hala egiten ez badu ebazpen bidez emango zaiola amaiera prozedurari eta soberan jasotako kopurua gehi laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak itzuli beharra deklaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 21a.

Familia zuzendaria,

M.ª MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala