Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1071

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 691/2008 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 08.0261.20.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzekoa dena.

Christian Israel Díaz Martín jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Sostaren kalea 6, 20600 Eibar, Gipuzkoa). Beraz, jakinarazten zaio Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakiola eskatu duela. Espedientea Arcelor Mittal Bergara, SA enpresak eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 2008ko irailaren 15ean 84/7606/08 espedientean emandako Ebazpenaren aurka; ebazpen horren ondorioz, 4.000 euroko zehapena ezarri zitzaion Arcelor Mittal Bergara, SL enpresari.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Christian Israel Díaz Martín jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 10a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala