Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1065

EDIKTUA, errenta ez ordaintzeagatiko desahuzio bati buruzko 442/08 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Maria Pilar Carredano Gilek eskatuta, desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa -422/08 zenbakikoa- bideratu da, Sinforiano Zozaya Ochoaren aurka, Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, errenta ez ordaintzeagatiko desahuzioa dela-eta. Epaia eta probidentzia eman dira, zeinen idazpuruak eta epaitzak honakoak baitira:

Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

422/2008 zenbakiko hitzezko judizioa.

133 EPAIA

Irun, 2008ko abenduaren 16a.

Julián García Marcos, Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko eta bere Barrutiko epaileak hiri finkaren desahuzioko 422/2008 zenbakiko auto hauek -ez ordaintzeagatik eta zenbatekoa erreklamatzeagatik hasiarazitakoak- ikusi ditu, non alderdiak izan baitira, auzi-jartzaile modura, Maria Pilar Carredano Gil, prokuradore Guerrero Azeñedok ordezkatuta, eta letratu Fernández Hernándezek lagunduta; eta demandatu modura, Sinforiano Zozaya Ochoa, auzi-ihesean.

EPAITZA

Baietsi egiten dut prokuradore Guerrero Azañedok -María Pilar Carredano Gilen ordez eta izenean- Sinforiano Zozaya Ochoaren -auzi ihesian deklaratutakoaren- aurka aurkeztutako demanda.

1.- Indargabetuta deklaratzen dut 2007ko apirilaren 27an izenpetutako lokal-errentamendu kontratua, zeinaren bidez María Pilar Carredano Gilek higiezina (Argentina Errepublikako hiribidea, 17-2. eskuina, Irun) alokatu baitzion Sinforiano Zozaya Ochoari.

2.- Auzitan dagoen higiezina libre -oraindik bertatik atera ez bada- eta otsailaren 12ko 09:00etan auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen dut Sinforiano Zozaya Ochoa jauna, beren-beregi ohartaraziz ezen, bere borondatez uzten ez badu, bota egingo dela bertatik.

3.- Sinforiano Zozaya Ochoa kondenatzen dut mila hirurehun eta berrogei euro eta zortzi zentimo (1.340,08) ordaintzera, honako kontzeptu hauengatik: zorreko errentak, eta etxea utzi arte ur-, gas- eta elektrizitate-errentek edo -kontsumoek eragindakoak, baldin eta ordaindu gabe badaude.

4.- Prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzen dut Sinforiano Zozaya Ochoa.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu daiteke ebazpen hau jakinarazten denetik harako bost eguneko epearen barruan, epaitegi honetan aurkeztutako idazki batez, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 457. artikuluarekin bat etorriaz. Errekurtsoa aurkeztu aurretik, ordura arteko errenta guztiak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta daudela egiaztatu beharko da. Baldintza hori bete gabe, ez da errekurtsoa onartuko, Prozedura Zibilaren Legeko 449.1 artikuluan ezarritakoari men eginez. Gipuzkoako Probintzia Auzitegia arduratuko da aipatu errekurtsoaz.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.

ARGITARA EMATEKO ETA GORDAILATZEKO EGINBIDEA - IRUN

Ediktu hau izenpetzen duen epaileak eman zuen argitara adierazitako egunean, eta audientziako orduetan, Idazkaritza honeta nire kargura gordailatuz; eta segidan horren ziurtagariak eman ziren, autoei eransteko. Jatorrizkoa beraro dagokion liburuan artxibatuko da. Fede ematen dut.

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epailea: Julian Garcia Marcos.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: 2009ko otsailaren 6a.

Epaia ezin izan zaionez demandatuari jakinarazi, bertan behera uzten da etxetik botatzea -10erako erabakita zegoena-, eta ediktuen bidez jakinarazten da.

Etxetik botatzeko beste ordu bat jartzen da: 2009ko otsailaren 27ko 09:00ak.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtsogilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Eta Sinforiano Zozaya Ochoa demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta bederatziko otsailaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala