Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
1064

EDIKTUA, falta-judizioari buruzko 28/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Miren Josune Perez Estradak, Gernika-Lumoko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

28/08 berehalako Falta-judizioan, 76/2008 Epaia eman da, ondoren zehazten dena: Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zortziko maiatzaren hogeita batean.

Nik, Isabel Reparaz Otaduyk, Gernika-Lumoko Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusiak ditut ebasketa-falta bat dela-eta bideratutako 28/08 berehalako Falta-judizioko autoak, non parteak honakoak izan baitira: salatzaile legez Miren Karmele Rubiera Pelissier, eta salatu legez Costel Iordache. Eta Erregearen izenean eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, ondoko epaia ematen dut.

EPAITZA

Ebasketa-saiakera falta baten, zehazki, Zigor Kodeko 623. artikuluan tipifikatutakoaren egile eta erantzule denez, Costel Iordache honakoetara kondenatzen dut, hilabete batez eguneko 10 euro isuna ordaintzera, hala egiten ez badu 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa duela; Miren Karmele Rubiera kaltetuari 11,81 euro eta 576. artikuluko legezko interesak ordaintzera; eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta hala jaso dadin eta Costel Iordache-ri jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen du hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta bederatziko otsailaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala