Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1062

EDIKTUA, epailearen zaintzapean jartzeko 337/2007 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Aranzazu Menéndez Vázquezek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkariak,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, Biurtu SAren eskariz 337/2007 betearazpen-prozesua bideratu da. Aleaciones Inyectadas SA eta Fundiciones Sologoen SLen kontra honako auto hau eman da:

36/09 AUTOA

Donostia-San Sebastián, 2009ko urtarrilaren hemeretzia.

Alderdi kontsignatzailea: Biurtu SA.

Prokuradorea: Fernández Sánchez jauna.

Alderdi hartzekodunak: Fundiciones Sologoen SL eta Aleaciones Inyectadas SA.

Prokuradorea: Oyaga andrea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 17/0107, Fernández Sánchez prokuratzaileak, Biurtu SAren izenean eta ordez idazki bat aurkeztu zuen, epaitegi honi igorri zitzaiona, zeinaren bidez borondatezko jurisdikzioaren espediente bat sustatu zen Fundiciones Sologoen SL eta Aleaciones Inyectadas SAren aurrean. Asmoa zen kontsignatutzat hartzea hamalau mila zazpiehun eta berrogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamaika zentimo. Interesatuei, hau da, Fundiciones Sologoen SLi eta Aleaciones Inyectadas SAri, eskatzen zaie, balizko hartzekodun direnez eta legezko izapideak egin eta gero, kontsignazioa ondo egin dela deklarazteko erabakia har dezatela. Horrela, nire ahalorde-emaleak ez du ordaintzeko obligaziorik izango, eta obligazio hori bertan behera geratuko da. Kopuru hori kontsignatuta geratuko da kopurua jasotzeko eskubidea zeinek duen ebatzi arte.

Bigarrena.- Idazkia interesatuei helarazi zaie.

Aleaciones Inyectadasek 2007-04-12ko idazki bidez eskatu zuen kontsignatutako kopurua emateko, legezko hartzekoduna denez gero.

Ordaindu eta kontsignatzeko eskaintza Fundiciones Sologoen SLi jakinarazi zitzaion, ediktu bidez.

Hirugarrena.- 2007-04-12ko idazki bidez, idazki bat aurkeztu zuen Biurtu SLen auzi-ordezkariak. Epailearen kontsignazioko borondatezko jurisdikzioko espedientea zabaltzea nahi da, 22.088,68 eurotan.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Epailearen kontsignazioko borondatezko jurisdikzioko espediente honen alderdi sustatzaileak epaitegi honetako bilgailu eta kontsignazio kontuan 14.758,51 euro sartu zituen, 2007ko martxoaren 27an. Kontsignazio horren berri, zenbateko horren bi balizko hartzekodunei eman nahi zitzaien.

Epailearen kontsignazioa Kode Zibilaren 1176. artikuluan eta ondorengoetan araututa dago, «ordaindu eta kontsignatzeko eskaintza» izenpean, ordainketari buruzko Kode Zibileko aginduetan sartuta baitaude, 1156. artikuluak baitio horixe dela obligazio bat desegiteko arrazoietako bat.

Epailaren kontsignazioa da legeak obligazioa desegiteko ezarritako moduetako bat. Ordainketarekin berdintzen da, eta horregatik, liberatu egiten du, baldin eta:

- Hartzekodunari ordainketa-eskaintza bat egin bazaio aurretiaz, eta hark inolako arrazoirik gabe onartu ez badu (Kode Zibilaren 1.176 artikulua).

- Epailearen eskura uzten badira behar diren gauzak (1178. art.).

- Ezer utzi aurretik, obligazioa betetzearekin interesatuta daudenei jakinarazten bazaie kontsignazioa (KZaren 1177. art.).

- Epailearen zainpean utzita, interesatuei horren berri jakinaraziko zaie eta ordaintzeko aukera ere eskainiko zaie, beren borondatez horren ardura hartu ahal izan dezaten.

- Eskainitako kopuruan identitatea eta osotasuna ematen da, ordaintzeko betebeharrak baitira (Kode Zibilaren 1166. artikuluak identitateaz dihardu, eta 1.157.ak, ordea, osotasunaz).

Salbuespen modura, Kode Zibilaren 1176. artikuluaren bigarren paragrafoak bide ematen du kontsignazioak liberatze-ondorioak izateko, zenbait pertsonak kobratzeko eskubidea dutenean.

Bigarrena.- Kasu honetan, hasieran espediente bat sustatu zen, hamalau mila zazpiehun eta berrogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamaika zentimokoa, Fundiciones Sologoen SLk emandako fakturan aipatzen diren materialen hornidurari dagokion prezioa alegia, 14.758,51 eurokoa; faktura 2006-09-14koa da, eta bertan Biurtu SA zordun gisa dago identifikatuta. Faktura hori material-horniduragatiko prezioarena da.

Aleaciones Inyectadas SAk faktura horrekiko kreditu-eskubide bat eduki nahi du, Kode Zibilaren 1.597. artikuluko zuzeneko ekintza aplika daitekeela adieraziz, bere lana eta materialak jarri ditu-eta Biurtu SAk emandako piezetarako, eta Fundiciones Sologoen SL bitartekari hutsa izan zelako, eta horretan oinarrituta, Biurtu SAri ordaintzeko eskatu dio. Horrela dago jasota Aleaciones Inyectadas SAk faxez Biurturi 2007ko urtarrilaren 3an bidalitako gutunean.

1176. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dira, azken batean Biurtuk epaitegi honetan egiten duen kontsignazioak liberatze-ondorioak izan ditzan, eta horregatik, bidezkoa da deklaratzea ondo egin dela kontsignazioa, eta ondorioz, Biurtu SLk ez duela obligaziorik, eta ustezko hartzekodunek askatasun osoa dute beren eskubideak aldarrikatzeko, behar den adierazpena eginez.

Hirugarrena.- Kontsignazio-espedientea zabaltzeko eskariari dagokionez, ez da eskatzen den diru-kopurua lortzeko kontsignaziorik egin epaitegi honetan. Hori dela eta, ez da betetzen Kode Zibilaren 1.178. artikuluan ezarritakoa, hala egiazta baitaiteke Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuan, 14.758,51 euroko kopurua bakarrik mugaturik.

XEDAPENAK

1.- Deklaratzen da ondo egin dela eta liberatze-ondorioak dituela Biurtu SLk egindako kontsignazioak. Kontsignazio hori epaitegi honetako bilgailu eta kontsignazio kontuan egin zen 2007ko martxoaren 27an. Hauxe izan zen zenbatekoa: hamalau mila zazpiehun eta berrogeita hamazortzi euro eta berrogeita hamaika zentimo (14.758,51). Kontsignatutako diruaren hartzekodun direla uste duten erakundeek eskubidea dute, hala ere, doakion deklarazio-prozedura eskatzeko.

2.- Nahi den kontsignazioa handitzeari dagokionez, ez da bidezkoa ondo egin dela deklaratzea.

Ebazpen honen aurka apelazio errekurtsoa aurkez daiteke epaitegi honetan: idatziz aurkeztu beharko da, bost eguneko epearen barruan.

Epailearen zainpean dago kopuruari dagokionez, bidezkoa da erabakitzea kopuru hori Aleaciones Inyectadas SAri entregatu behar zaiola, baina horrek ez du esan nahi aitortu behar zaionik legezko hartzekoduna dela; hori doakion adierazpen-judizioan ebatzi beharko da, kopuru horren gaineko kreditu-eskubidea dutela diotenen artean.

Eta erabaki eta sinatu egiten dut. Fede ematen dut.

Fundiciones Sologoen SLentzat behar bezalako jakinarazpen-balioa izan dezan, ediktu hau ematen dut, Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta bederatziko otsailaren seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala