Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 Zenbakiko Epaitegia
1061

EDIKTUA, epea amaitzeagatiko desahuzioa dela-eta burututako 1030/08 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

1.- Baietsi egin da Alfonso Bartau Rojas prokuradoreak Bilboko Udal Etxebizitzak toki-erakunde autonomoaren izenean eta ordez sustatuko demanda, Antonio García Larrainzar-en aurkakoa. Horregatik, demandatua Bilboko Zuhatzu kaleko 5. zenbakiko laugarran solairuan dagoen etxebizitza uztera kondenatzen da, kontratuan jarritako epea amaitu egin baita; eta ondokoa ohartarazten zaio: legezko epean etxebizitza utzi duela egiaztatzen ez badu, bertatik botako dutela.

2.- Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Antonio García Larrainzar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko urtarrilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala