Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1060

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta burututako 490/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 490/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Casa Andia SL.

Abokatua: Zabalbeitia Egizabal, Jose Ramon.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Demandatua: Aretxabala Garcia, Carlos.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da. Hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Palacio prokuradoreak, Casa Andia, S.L.ren izenean eta ordez, Carlos Aretxabala Garciaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari 1.148,40 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut, bai eta ebazpen honetako hirugarren zuzenbideko oinarrian aurreikusitako interesak ordaintzera ere. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezarriko zaizkio.

Carlos Aretxabala Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Barakaldo (Bizkaia), 2008ko abenduaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala