Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1057

AGINDUA, 2009ko otsailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzen da Glasgow Unibertsitateko ikertzaile bisitariek diru-laguntza eskatzeko (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 12ko Aginduaren bidez arautzen da diru-laguntza hori).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 12ko Aginduaren bitartez, ikertzaile bisitariek Glasgow Unibertsitateko Kultur Politika ikertzeko Zentroan (Centre for Cultural Policy Research) egonaldiak egiteko diru-laguntza baterako deialdia arautu zen.

Agindu horren 4. artikuluan ezartzen da eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, agindu hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Agindu hura 2008ko abenduaren 5ean argitaratu zen.

Ez da eskabiderik jaso. Beraz, eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea erabaki da.

Honako hauetan xedatutakoa kontuan hartu dira: ekainaren 27ko 8/2005 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua; 2005eko ekainaren 28ko EHAA) eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean onartzen duen Legegintza Dekretua) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza eta diru-laguntzeei aplikatu ahal zaizkien xedapenak. Ondorioz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Beste epe bat irekiko da Glasgow Unibertsitateko Kultur Politika ikertzeko Zentroan (Centre for Cultural Policy Research) egonaldiak egin nahi dituzten ikertzaile bisitariek laguntza eskatzeko. Izan ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2008ko azaroaren 12ko Aginduaren bidez arautu zen laguntza hori eta 2008ko abenduaren 5ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (234. zenbakia). Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2009ko martxoaren 16an amaituko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.- Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala