Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1056

AGINDUA, 2009ko otsailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Pasaiako (Gipuzkoa) «Pasaia» Musika Eskola Publikoaren erakunde titularraren ordezkariak musika espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien —musika-eskolak— sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- «Pasaia» Musika Eskola Publikoari 2009-2010 ikasturtean bateria eta atabala irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode-zenbakia 20008593 da, Pasaian (Gipuzkoa) du egoitza (San Sebastián z/g, 244 posta-kutxa) eta Pasaia Musikal Fundazio Publikoa da titularra.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 2. 3. eta 4. mailakoak.

Adarra:

- Kantua: bakarlaria eta korua.

- Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, klarinetea, oboea, saxofoia, biolontxeloa, txirula, tronboia, tronpeta, tuba, perkusioa eta kontrabaxua.

- Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

- Bertakoak: txistua, trikitixa, txalaparta, alboka, dultzaina eta panderoa.

- Zenbait joera: pianoa, perkusioa, tronboia, gitarra, gitarra elektrikoa, bateria eta atabala.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala