Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1055

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lehen Hezkuntzako irakasleentzako espezializazio-ikastaroen ezaugarriak eta ikastaro horiek gainditu dituztenen zerrenda argitaratzeko dena (ikastaro horiek sail honek homologatuak eta 2007-2008 ikasturtean burutuak dira).

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1998ko ekainaren 12an emandako Aginduaren bidez (uztailaren 24ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko prozedura ezarri zen; ikastaro horien artean zeuden Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleak espezializatzeko ikastaroak.

Ikastaro horietako bi homologatu egin direnez, horien ezaugarriak eta gainditu dituztenen zerrenda jakinarazi behar dira, dagozkion ondorioetarako.

Horregatik guztiagatik, ondokoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Maisu-maistrentzako eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzako Ingeleseko espezializazio-ikastaroak Hezkuntza sailburuordearen 2007ko abenduaren 28ko ebazpen batez homologatu direla argitaratzea (2008ko otsailaren 14ko EHAA). Ebazpen horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi zen, hain zuzen ere 2007-2008 ikasturtean prestakuntza-jarduerak burutzeko. Era berean, ikastaroa gainditu eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren 1996ko urtarrilaren 11ko Aginduan (urtarrilaren 23ko EBO) zehaztutako baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileen zerrenda argitaratuko da. Agindu horretan homologatu egiten dira maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuetako irakasleentzako espezializazio-ikastaroak (I. eranskina).

2. artikulua.- Honekin batera doan eranskinean ageri diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langileek dagokien alorrerako habilitazioa izango dute, honako lege-xedapenak kontuan hartuz: ikastaro hauen deialdia, sail honen eta ikastaroak emango dituzten unibertsitate-erakundeen artean izenpeturiko hitzarmenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren habilitazioak gaurkotzeko jardunbideari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko urriaren 14ko Aginduaren 3. eta 10.1 artikuluak (azaroaren 23ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 19a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

HOMOLOGATUTAKO ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROAK

0768EIG001 ikastaroa: Atzerriko Hizkuntzako habilitazioa/espezializazioa: ingelesa.

Kistau Eskolak deitua eta Euskal Herriko Unibertsitatearen menpekoa den Vtoria-Gasteizko Irakasle Eskolak emana.

Hezkuntza sailburuordearen 2007ko abenduaren 28ko ebazpen baten bidez homologatu zen (2008ko otsailaren 14ko EHAA). Homologazio-kodea 0768395001 da.

Gainditu dutenen zerrenda:

NAN

DNI Abizenak

Apellidos Izena

Nombre

13160059 Alonso Lozano Alvaro

16277684 Armentia De Sosa Maria Eva

16292483 Fajardo Villaluenga María Izaskun

72740876 Las Heras Fraile Patricia

72728155 Leal de Ibarra Martín Maider

72724673 Narvaiza Nuñez Mayte

72721989 Ortiz de Guzmán Zárate Estíbaliz

18591303 Ortiz de Zárate García de Cortazar Iñaki

18599557 Pinedo Unzurrunzaga Miren Olatz

44677566 Sánchez García Miguel

44680653 Tato Vega Raquel

0768EIG002 ikastaroa: Atzerriko Hizkuntzako habilitazioa/espezializazioa: ingelesa.

Kristau Eskolak deitua eta Bilboko Begoñako Andramari Irakasle Eskolak emana.

Hezkuntza sailburuordearen 2007ko abenduaren 28ko ebazpen baten bidez homologatu zen (2008ko otsailaren 14ko EHAA). Homologazio-kodea 0768395002 da.

Gainditu dutenen zerrenda:

NAN

DNI Abizenak

Apellidos Izena

Nombre

16055814 Bilbao Alonso María Cristina

22747986 Camino Prada David

78883836 Gana Fano Saioa

16071209 Lopez Uribe Daniel

30670976 Mariscal Ormazabal Begoña

16057557 Menchaca Vazquez Leire

45625542 Montes Berasategui Saioa

30599321 Olarreta Martiartu Maria Belen

45625804 Pacheco Matias Patricia

22732923 Rodriguez Rallo Orkar

30665322 Rusiñol Sanchez Silvia


Azterketa dokumentala