Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

40. zk., 2009ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1052

36/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Donostiako «Calcuta Ondoan» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Donostiako «Calcuta Ondoan» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duelako, egoerarik ahulenean daudenei gizarte-, osasun- eta ekonomia-garapenean laguntzeagatik.

Erakunde eskatzailea 1999ko abenduaren 19an eratu zen eta 2000ko martxoaren 21ean inskribatu Elkarteen Erregistroan, G/08501/2000 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dihardu batik bat.

Donostiako «Calcuta Ondoan» elkarteak, sortu zenez geroztik, bere helburu nagusia lortzeko, alegia, hirugarren munduko garapen-proiektuen finantziazio eta sostengurako, beharrezkoak diren ekintzak burutzen ditu. Proiektu horiek guztiak egoerarik ahulenean daudenei gizarte-, osasun- eta ekonomia-garapenean laguntzeko dira. Halaber, gizartearen zati handi batek bizi duen abandonu eta babesgabetasunarekiko sentsibilizatu nahi ditu euskal herritarrak, eta partekatzera gonbidatzen ditu. Gizarteak, nabarmenki, interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek —gaiaren arabera— eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan Donostiako «Calcuta Ondoan» elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden erakunde eta entitateek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Donostiako «Calcuta Ondoan» Elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean G/08501/2000 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, herri-onurakoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala