Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
66

IRAGARKIA, 884/08 Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, Elena Gómez Villarrek, prozedura laburtuaren bidez, 884/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 410/08 Ebazpenaren aurka, Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategorian estatutupeko langileak izateko txanda libreko hautaketa-probetako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen duena; eta baita 2008ko ekainaren 18an jarritako gora jotzeko errekurtsoa isiltasun administratiboaren bidez ezetsi izanaren aurka ere.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 25a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala