Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
65

IRAGARKIA, Alaitz Azurmendi Salcedo andreak ezarritako gorako errekurtsoan interesdun direnak epatzeko dena.

Iragarki honen bidez, jakinarazten da Alaitz Azurmendi Salcedok gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2008ko azaroaren 7ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2008ko urtarrilaren 6ko ezohiko deialdiaren bidez irekitako zerrendetan onartu eta kanporatu zirenen behin betiko zerrenda argitaratu zen. Aipatu errekurtsoa baiesteak Alaitz Azurmendi Salcedo Araba, Haur Hezkuntza espezialitateko Bizkai eta Gipuzkoako zerrendetan sartzea, eta beraz, osatzen dutenen ordena aldatzea ekarriko luke.

Horregatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112.2 artikuluan xedatutakoa betez, eta aipatu errekurtsoa ebatzi baino lehen, Haur Hezkuntza espezialitateko Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako 2008ko urtarrilaren 6an aparteko deialdi bidez irekitako zerrendetako ordezkapenak egiteko izangaiei egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea ezartzen zaie iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Alegazio horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan aurkeztu behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 4a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala