Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
60

IRAGARKIA, Bilboko Kale Nagusia 85ean dagoen Kudeaketa Zentralizatuko eraikineko lehen solairua altzariz hornitzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa esleitu dela jakinarazteko dena (KM /2008/076 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2008/076.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

Kontratu mota: hornidurak.

b) Helburua: Bilboko Kale Nagusia 85ean dagoen Kudeaketa Zentralizatuko eraikineko lehen solairua altzariz hornitzea.

c) Loteak: kontratuaren xedea 4 lotetan banatuta dago.

- 1. lotea: mahaiak, armairu osagarriak eta bilera-mahaiak.

- 2. lotea: armairuak eta bionboak.

- 3. lotea: armairu altuak.

- 4. lotea: aulkiak.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2008ko uztailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zenbakia.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira:

ehun eta berrogeita hamabost mila (155.000) euro, 4 lotetan banatuta.

- 1. lotea: berrogeita bost mila eta seiehun euro (45.600).

- 2. lotea: berrogeita zortzi mila eta zazpiehun (48.700) euro.

- 3. lotea: hamahiru mila eta bostehun (13.500) euro.

- 4. lotea: berrogeita bat mila zortziehun eta laurogei (41.880) euro.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2008ko urriaren 21a.

1. lotea:

b) Kontratista: Kemen Mobiliario y Organización de Oficinas SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamaika mila bostehun eta hogeita bost euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (31.525,58).

2. lotea:

b) Kontratista: Ofita Interiores, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamazazpi mila bederatziehun eta hirurogeita hiru euro eta hamalau zentimo (37.963,14).

3. lotea:

b) Kontratista: Ofita Interiores, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hamar mila hirurehun eta zortzi euro eta hogeita bat zentimo (10.308,21).

4. lotea:

b) Kontratista: Biplax Industrias del Mueble SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamar mila seiehun eta laurogeita lau euro (30.684 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 10a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MUGICA.


Azterketa dokumentala