Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
53

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioari buruzko 353/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, Gotzone Goitia Elguezabal eta Jesus Maria Barrena Gangoiti jaun-andreek eskatuta, 353/08 hitzezko judizioa bideratu da, Antonia Elizabeth Diego Gasañol eta Roberto Uribarri Uribarri jaun-andreen aurka, errentak ez ordaintzeagatiko desahuzio bat dela-eta. Judizio horren prozeduraren gainean epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

130/08 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2008ko abenduaren 2a.

Nik, Susana Leston Piñero andreak, Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi eta entzun ditut desahuziorako hitzezko judizioaren ondoko autoak: Roberto Uribarri Uribarri eta Antonia Diego Gasañol jaun-andreen aurka, Itxaso Esesumaga prokuradoreak ordezkaturik, Iñigo Goikoetxea Uriarte letratuak lagundurik Jesus M.ª Barrena Gangoitia eta M.ª Angeles Goitia Elguezabal jaun-andreek eskaturik bideratutako hitzezko judizioko 2008ko 353 zenbakidun autoak, alegia.

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Jesus M.ª Barrena Gangoitia eta M.ª Angeles Goitia Elguezabal jaun-andreek Roberto Uribarri Uribarri eta Antonia Diego Gasañol jaun-andreen aukra aurkeztutako demanda, eta:

1.- Roberto Uribarri Uribarri eta Antonia Diego Gasañol jaun-andreak kondenatzen ditut «Etxebarri» deritzon etxebizitza (Elexalde auzoa 55, Gamiz-Fika) alderdi demandatzailearen esku hutsik eta libre uztera, legez ezarritako epean.

2.- Roberto Uribarri Uribarri eta Antonia Diego Gasañol jaun-andreak prozeduraren kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.

Epaia irmoa denean demandatuak etxebizitza utzi ez badu, auzi-jartzaileak hala eskatzen badu demandatua bertatik bota egingo dute 2009ko urtarrilaren 30ean, 10:00etan.

Jakinaraz bedi epai hau legezko eran, aditzera emanez apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean. Ebazpena jakinarazten denetik harako 5 eguneko epean, epaitegi honetan aurkeztuko beharko da errekurtso hori.

Eman bedi epai honen testigantza autoei batzeko, eta sar bedi originala epaitegi honetako epaien liburuan.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Antonia Elizabeth Diego Gasañol eta Roberto Uribarri Uribarri demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zortziko abenduaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala