Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
51

IRAGARKIA, 1380/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinaraztekoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 1380/08.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2008-10-31.

Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2008-06-06ko Ebazpena, 2008-10-21eko EHAAn argitaratua, Euskadiko Futbol Federazioaren Estatutuak Euskal Herriko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea ebazten duena.

Bilbao, 2008ko azaroaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala