Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2009ko urtarrilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Gipuzkoako Foru Aldundia
43

ERABAKIA, Arbitraje Batzordeko kidea izendatzeari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, gaurko batzarraldian, ondorengo erabakia hartu du:

«Diputatuen Kontseiluak, 2002ko azaroaren 26ko bileran, Jose Manuel Castells Artetxe jauna izendatu zuen Arbitraje Batzordeko kide Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzan.

Eusko Legebiltzarrak Arbitraje Batzordea arautzeko ekainaren 30ean emandako 13/1994 Legean aurreikusitakoa kontuan hartuz, izendapen hori, eta gainerako kideena ere, amaitu egiten da abenduaren 26an eta, hortaz, berriro izendatu behar da.

Hori guztia kontuan edukiz, Batzar Nagusiei aurretik informazio kontsulta egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak, diputatu nagusiaren proposamenez,

ERABAKI DU:

Izendatzea Jose Manuel Castells Artetxe jauna Arbitraje Batzordeko kide Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaritzan, izendapen horrek ondorioak 2008ko abenduaren 26tik aurrera izango dituelarik.»

Donostia-San Sebastián, 2008ko abenduaren 16a.

Araugintzako zuzendari nagusia,

LUIS ELICEGUI MENDIZABAL.


Azterketa dokumentala