Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2009ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
10

EBAZPENA, 2008ko abenduaren 12koa, Farmaziako zuzendariarena, Ana Isabel Redondo Redondo andreari Vitoria-Gasteizko (Araba) udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Ana Isabel Redondo Redondo andreak aurkeztutako eskabidea ikusi da, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia bulego bat sortzekoa. Hauek dira oinarriak:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Osasun sailburuaren 2007ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozeduraren hasiera iragarri zen.

Bigarrena.- 2007ko irailaren 14ko Aginduaren bidez, farmazia-bulego horren titulartasuna lortzeko Merituak Baloratzeko Batzordeko kideak izendatu ziren. Batzorde horrek, zegozkion legezko izapideak egin ostean, 2008ko apirilaren 9ko Ebazpena hartu zuen, onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda eta puntuazioaren araberako sailkapena onartzen zituena. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2008ko maiatzaren 9an (87. zenbakia), eta bertan Francisco Etchaberry Santamaría agertzen da puntuaziorik handienarekin.

Hirugarrena.- Ebazpen horren aurka ez zen inolako errekurtsorik aurkeztu.

Laugarrena.- 2008ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez, Farmazia Zuzendariak ezetsi egin zuen Francisco Etchaberry Santamaría jaunak aurkeztutako eskabidea. Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.3 artikuluan ezarritakoa betez hartu zen. Bertan adierazten denez, prozedura berean beste eskabiderik egonez gero, farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko prozedurak ezin izango dira ebatzi 65 urte baino gehiago duten botikarien alde. Ezezpen horren ostean Ana Isabel Redondo Redondo andrea da puntuaziorik handiena duen hurrengoa.

Bosgarrena.- 2008ko ekainaren 10eko idazkiaren bidez Farmazia zuzendariaren idazkia jakinarazi zitzaion Redondo andreari. Idazki horretan, puntuaziorik handiena duen lehiakidea zenez, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako agiriak aurkezteko eskatu zitzaion, deitutako farmazia-bulegoa sortu aurretik zegokion baimena bere izenean jartzeko.

Seigarrena.- Ana Isabel Redondo Redondo andreak, 2008ko urriaren 31n, Vitoria-Gasteizko udalerrian farmazia bulego bat sortzeko baimenaren eskabidea eta 338/1995 Dekretuaren babespean galdatutako agiriak aurkeztu zituen.

Aurkeztutako agiri horietan ikusten denez, farmazia-bulego berri hori honako helbide honetan dagoen lokalean ezarri nahi da: Iruñea kalea, 33. zenbakia, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdea.

Zazpigarrena.- Farmazia zuzendariak, 2008ko azaroaren 6an, jakinarazi egin zien aurreko puntua hartu beharreko ebazpenaren eraginpean egon zitezkeen eta legezko interesak izan zitzaketen titularrei, bidezko irizten bazioten, izapidetzen ari zen prozeduran pertsonatu eta alegazioak aurkez zitzaten.

Horretarako emandako epean titular horiek ez dira pertsonatu eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Zortzigarrena.- Farmazia Antolamenduko zerbitzuburuak 2008ko abenduaren 11n aldeko txostena eman zien Ana Isabel Redondo Redondo andreak lortu nahi duen baimena lortzeko aurkeztutako agiriei.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuaren 14. artikuluan.

Bigarrena.- 11/1994 Legearen 34. artikuluan aurreikusitakoa bete izanak Farmazia zuzendariaren ebazpena ekarri zuen eta, Echaberry jaunak egindako eskabidea ezetsi ondoren, Ana Isabel Redondo Redondo andrea geratu zen puntuaziorik handienarekin eta, ondorioz, bidezkoa zen dei egindako farmazia-bulegoa sortzeko aurretiko baimena lortzeko beharrezko agiriak aurkezteko deia egitea.

Horregatik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira, eta dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; beraz, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena Ana Isabel Redondo Redondo andreari ematea.

Dena dela, 338/1995 Dekretuaren 6.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honen bidez ematen den baimena, jarduteko beharrezko den baimena lortzearen baldintzapean geratzen da.

Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Ana Isabel Redondo Redondori farmazia-bulego bat sortzeko, hain zuzen ere Vitoria-Gasteizko udalerriko Iruñea kaleko 33an kokatuko dena, andreak berak aurkeztutako agirien arabera.

Bigarrena.- Ana Isabel Redondo Redondo andreak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du —ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita—, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesdunei jakinarazi, eta aditzera eman ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa edo bidezko jotako beste edozein aurkez diezaioketela zuzendaritza honi edo Osasun sailburuordeari. Hilabeteko epea emango zaie, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 12a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala