Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
7246

226/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Arabako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, N-1 eta BU-740 errepideak lotzeko bidea, hain zuzen ere Arabako Lurralde Historikoan zehar doan tartean Baias poligonorako sarbidea izango dena eraikitzeko proiektuaren 1. aldaketa burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar direla adierazten duena.

Arabako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak 2008ko apirilaren 29an izandako bilkuran hartu zuten 266. Erabakian, hau ebatzi zuten: «N-1 eta BU-740 errepideak lotzeko bidea, hain zuzen ere Arabako Lurralde Historikoan zehar doan tartean Baias poligonorako sarbidea izango dena eraikitzeko proiektuaren 1. aldaketa» gauzatzeko behar ziren ondasun eta eskubideak nahitaez hartzeko legezko izapideei ekitea; erabaki horren baitan zegoen proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak herri-erabilerarako zirela adieraztea eta horien zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia. Beraz, berriro jarri ziren jendaurrean. Era berean, Erabaki horretantxe adostu zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Aipatutako proiektua berehala gauzatu behar da, errepide horietan segurtasun aldetik dauden arazoak ahalik eta azkarren konpontzeko.

Adierazitako guztiarengatik, eta dagoeneko igaro den denbora kontuan izanda, ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, honen bidez adierazten da Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela N-1 eta BU-740 errepideak lotzeko bidea, hain zuzen ere Arabako Lurralde Historikoan zehar doan tartean Baias poligonorako sarbidea izango dena eraikitzeko proiektuaren 1. aldaketa burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala