Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Kultura Saila
7244

225/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak 110. artikuluan honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak batera ekoitzi eta transmititzea, hain justu ere uhinen edo kableen bitartez oro har publikoarengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea, bereziki euskara sustatu eta garatzea eta guzti horien osagarriak diren jarduerak ere.

2008ko azaroaren 10ean, Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Unibertsal eta Ezohikoak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, berrogeita bost mila zortziehun eta laurogeita hamairu euro eta hogeita bost zentimotan (45.893,25), laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balio nominaleko bostehun eta hogeita hiru (523) akzio berriko jaulkipena eginez; korrelatiboki zenbatuak, 16067tik 16589ra, biak barne.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca SA sozietate horretan bazkide bakarra denez, aipatutako sozietatean bazkide bakarraren eskubideez balia daiteke, eta lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, akzio berriak eskuratzeko, Gobernu Kontseiluaren baimena behar du.

Azkenik, Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Gasteiz Irratia / Radio Vitoria SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori berrogeita bost mila zortziehun eta laurogeita hamahiru euro eta hogeita bost zentimokoa da (45.893,25), eta laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balio nominaleko bostehun eta hogeita hiru (523) akzio berriko jaulkipenaz egiten da.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza milioi bat laurehun eta berrogeita hamabost mila seiehun eta laurogeita lau euro eta hirurogeita hamabost zentimokoa da (1.455.684,75), hamasei mila bostehun eta laurogeita bederatzi (16.589) akziotan banatua, laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabost zentimoko (87,75) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren % 100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala