Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7239

219/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, «Finantzen Euskal Institutua» erakunde publikoaren 2008. urterako aurrekontuak onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2008 urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legeak, EAEko Administrazioari ahalmena ematen dio zuzenbide pribatuko «Finantzen Euskal Institutua» erakunde publikoa sortzeko.

Aipaturiko 2008 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legearen Zazpigarren Xedapen Gehigarriaren arabera, «Finantzen Euskal Institutua» erakunde publikoaren Aurrekontuak Jaurlaritza Kontseiluak onartuko ditu.

Horien indarrez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- 80.000.000 euroko zuzkiduraz onartzea «Finantzen Euskal Institutua» erakunde publikoaren 2008 urterako aurrekontuak. Aurrekontu horien banaketa eta aurreikusitako finantzen egoera-orriak adierazten dira dekretu honen eranskinean.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Eranskina/Anexo

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala