Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2008ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Osasun Saila
7237

228/2008 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. ekitaldiko aurrekontuko «Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak» 9211 programan diru-sarrerak lortu direla-eta, «Farmazia eta Prestazio Ortoprotesikoa» 4115 programan 1.288.311,36 euroko kredituak gaitzen dituena.

Botikak zentzuz erabiltzeko jarduerak finantzatzea helburu duten 1.288.311,36 euroko diru-sarrera gehigarriak eskuratu dira Osasun eta Kontsumo Ministeriotik.

Medikuen prestakuntza programak eta botikak zentzuz edo erantzukizunez erabiltzeko herritarrentzako osasun-hezkuntzako programak finantzatzen lagunduko dute funtsa horiek.

Osasun Sailak helburu horiek lortzeko beharrezko diren jarduerak burutuko ditu.

Horregatik, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, gaitu egiten dira aipatutakoak.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2008ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

4115 238.99 1.288.311,36

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9211 431.00 1.288.311,36

Botikak zentzuz erabiltzeko jarduerak finantzatzeko erabiliko dira funtsa horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala