246. zk., 2008ko abenduaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7147
EBAZPENA, 2008ko abenduaren 9koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntza ematen diena.
Diru-laguntza hauek 2005eko azaroaren 30eko Agindu bidez argitaratutako Lankidetza Hitzarmenaren II. kapitulua betez ematen dira, euskarazko eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko.
Ikusirik ordezkapenak zuritzeko udalek aurkeztu duten dokumentazioa eta berau Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren,
EBATZI DUT:
Eranskinean aipatzen diren udalei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2008ko uztail-abendua epeari dagokio, gehienez ere. Hala ere, diru kopuru hori alda daiteke ordu-kreditu eta asistentziari buruzko datuak jaso eta kontuan hartu ondoren.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazten den biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.
Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazten den biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako helegitea jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
ERANSKINA / ANEXO
Erakundea
Institución Modulua
Módulo Ordaindutako hilabeteak
Meses subvencionados Ikasle kopurua
Alumnos Diru-laguntza moduluka
Subvención módulos Guztira
Total
Balmasedako Udala
Ayto. de Balmaseda 25 3 1 5.460,81 5.460,81
Donostia-San Sebastiángo Udala
Ayto. de Donostia-San Sebastián 25
25 3
2 1
3 5.460,81
10.921,62 16.382,43
Erandioko Udala
Ayuntamiento de Erandio 25 3 3 16.382,43 16.382,43
Ermuko Udala
Ayuntamiento de Ermua 10 3 1 1.351,56 1.351,56
Getxoko Udala
Ayuntamiento de Getxo 25 3 1 5.460,81 5.460,81
Hernaniko Udala
Ayuntamiento de Hernani 25 3 3 16.382,43 16.382,43
Irungo Udala
Ayuntamiento de Irun 25 3 2 10.921,62 10.921,62
Iruña Okako Udala
Ayto. de Iruña de Oca 25 5 1 9.101,35 9.101,35
Leioako Udala
Ayuntamiento de Leioa 25 3 1 5.460,81 5.460,81
Legutianoko Udala
Ayto. de Legutiano 25 3 1 5.460,81 5.460,81
Pasaiako Udala
Ayuntamiento de Pasaia 25 3 1 5.460,81 5.460,81
Sestaoko Udala
Ayuntamiento de Sestao 25
25 31 2
1 10.921,62
1.820,27 12.741,89
Vitoria-Gasteizko Udala
Ayto. de Vitoria-Gasteiz 25 3 2 10.921,62 10.921,62