Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EBAZPENA, 2008ko azaroaren 27koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 500/08 prozedura laburtuan interesa izan dezaketenei alderdi gisa agertzeko epea jartzeko dena.
Ebazpen honen bidez jakinarazten dugu 2008ko azaroaren 27an bidali dugula 500/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoko espedientea Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 3 zenbakiko Epaitegira. UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2008ko otsailaren 28ko erabakiaren kontra jarri zen aipatutako errekurtsoa, erabaki horren bidez ezetz esan zitzaiolako 2007ko irailaren 26ko erabakien kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoari. Gestio-teknikarien eskalan (Prebentzioko teknikariak) karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-proben deialdia onartu zen azken erabakiaren bidez.
Prozedura horrek aipatutako hautaketa-prozesuko partaideak uki ditzake.
Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak 49.1 artikuluan zehaztutakoari jarraiki, honakoa
EBATZI DUT:
1.- Aipatutako espedientean interesa izan dezaketen guztiei bederatzi eguneko epea ematea Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 3 zenbakiko Epaitegian prozedurako alderdi gisa aurkezteko.
2.- Honakoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Leioa, 2008ko azaroaren 27a.
Idazkari nagusia,
IÑAKI ESPARZA LEIBAR.