Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2008ko abenduaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6755

EDIKTUA, adostasunik gabeko 520/07 dibortzioaren ondoriozkoa.

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 520/07 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Niculina Mihaui.

Abokatua: Ignacio Arzanegui Bareño.

Prokuradorea: Jone Miren Uribarri Ortiz de Barrón.

Demandatua: Estefan Mihaui.

Gaia: dibortzio-prozesu berezia.

Judizio horretan epaia eman da eta bere epaitza honakoa da:

117/08 EPAIA

Gernika-Lumon, bi mila eta zortziko uztailaren hamazazpian.

Nik, Maria Luz Peleteiro Montesek, Gernika-Lumoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen honek, ikusi ditut 520/07 prozedura-zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutako dibortzio-auto hauek. Auto horiek Niculina Mihaiu-k eskatu zituen, Uribarri prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio Arzanegi letratuak lagundura; bestalde, Estefan Mihaiu da demandatua, auzi-ihesian dena.

EPAITZA

Estefan Mihaiu jaunaren aurka, Niculina Mihaiu andrearen izenean Uribarri prokuradoreak aurkeztutako demanda onetsi egiten dudanez gero, ezkontideen arteko dibortzio adela-eta, ezkontza desegindakotzat jotzen du; ondorioz, ezkontza aurretik zuen abizena erabiliko du aipatu andreak, eta ezkontza inskribatuta dagoen erregistroan jasoko da epaia, orri-bazter batean.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan eta ebazpena jakinarazten denetik harako bost eguneko epearen barruan.

Eta nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Estefan Mihaui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2008ko azaroaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala