Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Garbiberri Garbiketak E.Koop.
6444

IRAGARKIA, «likidazioan dagoen» Garbiberri Garbiketak, S. Coop. enpresaren likidazioaren gaineko erabakiei buruzkoa.

«Likidazioan dagoen» Garbiberri Garbiketak, S. Coop. enpresak Batzar Orokor Unibertsala egin zuen maiatzaren 16ko arratsaldeko 18:30ean, Legazpiko kultur etxearen lokaletan, Legazpiko Latxartegi kaleko 3an. Kooperatibako bazkide guztiak bertaratu ziren eta hona hemen aho batez hartu zituzten

ERABAKIAK

«Aho batez onartzea " likidazioan dagoen" Garbiberri Garbiketak, S. Coop. enpresaren ondare-egoeraren azken balantzea».

«Erabakia: Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera, aldez aurretik azaldu den sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua onartzea; hau da, agiri honi erantsitako banakatzearen arabera ordaintzea bazkideei kooperatibaren kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, bere egunean bakoitzak jarritako kapitala estaltzeko. Ordaintzeke dauden zergak, eta notariotza eta aholkularien zerbitzu-sariak ordaintzea. Soberakinik gelditzen bada, EKGKri emango zaio.

Hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan aurreikusten denaren arabera egingo da».

«Erabakia: likidatzaileak beren karguetatik kentzea eta " likidazioan dagoen" Garbiberri Garbiketak, S. Coop. enpresak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan daukan erregistro-orria kentzea.»

Batzarra bukatu ondoren, egindako akta bertaratu guztiek onartu eta likidatzaileek sinatu zuten.

Jakinarazten da erabaki hauen agiriak interesatuen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Legazpi, 2008ko maiatzaren 16a.

Likidatzaileak:

Lehendakaria,

MONTSE CAMPOS ZÁRATE.

Idazkaria,

INES NUÑEZ POZO.

M.ª ISABEL FERNANDEZ RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana