Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6426

AGINDUA, 2008ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Usurbilgo (Gipuzkoa) «Udarregi Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eskatuz Usurbilgo (Gipuzkoa) «Udarregi Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2008-2009 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 20005312.

Izen espezifikoa: «Udarregi Ikastola».

Titularra: Udarregi Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Gernika Ibilbidea, 11.

Udalerria: Usurbil.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 7 unitate, 175 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala