Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2008ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6424

EBAZPENA, 2008ko urriaren 15ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Programa de Sensibilización para la Infancia, Constelación: descubrir otros grupos culturales e incentivar la solidaridad, la tolerancia a las diferencias y la cooperación, a través de la expresión artística y la promoción de acciones creativas y participativas» PRO-2002K3/0056 proiektuko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko onarpena ematen duena. Psicólogos sin Fronteras erakundeak aurkeztu zuen proiektu hori, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan.

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2002. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen uztailaren 9ko 171/2002 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez 15.396,71 euroko diru-laguntza eman zitzaion Psicólogos sin Fronteras erakundeari, honako proiektua burutzeko: «Programa de Sensibilización para la Infancia, Constelación: descubrir otros grupos culturales e incentivar la solidaridad, la tolerancia a las diferencias y la cooperación, a través de la expresión artística y la promoción de acciones creativas y participativas».

Emandako diru-laguntzaren hirugarren ordainketari uko egiteko eskaera bidali zion erakunde horrek 2008ko uztailaren 21ean Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Psicólogos sin Fronteras erakundeak «Programa DE Sensibilización para la Infancia, Constelación: descubrir otros grupos culturales e incentivar la solidaridad, la tolerancia a las diferencias y la cooperación, a través de la expresión artística y la promoción de acciones creativas y participativas» proiektuko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabideari onarpena ematea. Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2002ko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektua. Horrek hirugarren ordainketari uko egitea dakar, hau da, 3.079,34 euro.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 15a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala