Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2008ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
5430

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Mungiako farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Osasun Saila; Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza; Kale Nagusia 81, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 223,23 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 10a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala