Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2008ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
5429

AGINDUA, 2008ko irailaren 19koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2008ko ekitaldiko eskaerak aurkezteko hasiera ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen «Ikerketa programa».

230/2004 Dekretua, azaroaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzekoa (Ikerketa programa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 227. zenbakian argitaratu zen eta, bertako 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, helburu hau dauka: «gerora itzuli beharreko aurrerakinen bidez nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan laguntzak ezartzea, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako jarduerak sustatu eta pizteko».

Dekretu horren 8.1. artikuluak honela dio: «Urtero eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bidez irekiko da eskaerak aurkezteko epea. Nolanahi ere, laguntza-eskabidea dagokion ekitaldian aurkeztutako proiektuak epe barrukotzat joko dira».

Dekretuaren 8. artikuluko bigarren paragrafoak, berriz, ezartzen du besteak beste honako hauek adierazi beharko direla deialdia egiteko aginduan: eskabideak aurkezteko apearen hasiera, gerora itzuli beharreko aurrerakinetan guztira erabiliko den gehieneko dotazioa, eta jarduerak burutzeko epea.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legeak ahalbidetu dutela 2008ko ekitaldiko laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuan zehaztutakoa; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.1.c) artikulua, hau da, eskatzaileak ez daudela artikulu horretan aipatutako egoeraren batean ziurtatu behar da (aipatutako legeak aldatu egin zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50. artikulua). Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak betetzen dituztela frogatu behar dutela adierazten duen aurtengo araudi eguneratua ere kontuan hartu behar da.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Agindu honek ondorioak sortzen dituen egunean hasiko da azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan ezarritako 2008ko ekitaldiko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

2.– Azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren 8. artikuluko 1. paragrafoarekin bat etorriz, 2008ko urtarrilaren 1etik aurkeztutako proiektuen laguntza-eskabideak epe barrukotzat joko dira.

Bigarrena.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Gerora itzuli beharreko aurrerakinetarako laguntza-eskabideak Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendariari zuzenduta aurkeztu behar dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren bulegoetan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), zuzenean bertara joanez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.

2.– Sektore horietarako proiektuak (denak sektore pribatuarenak) egiten dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek edo nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetako enpresen taldea, baita teknologiaren edo zerbitzuen arloetako enpresek ere (pertsona fisikoak edo juridikoak badira ere), azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan azaltzen diren inprimaki normalizatuetan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 9. artikuluan eskatzen diren agiriekin batera.

Halaber, horiekin batera zinpeko aitorpena bidali beharko dute, ez dagoela azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua aldatu duen Emakumeen eta Gizonen Berdinatsunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.1.c) artikuluan aipatutako egoeraren batean ez daudela egiaztatzeko.

Hirugarrena.– Ekonomi baliabideak.

1.– Agindu honetan adierazitako laguntzetarako hamahiru milioi eta laurehun mila (13.400.000)euro erabiliko dira, guztira, 2008ko ekitaldian. Horietatik 1.340.000 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio; gainerakoa berriz, 2015 urterainoko konpromiso-kredituei. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan horretarako ezarri den kredituaren arabera.

2.– Eman behar diren gerora itzuli beharreko aurrerakinen bolumen osoak ezingo du gainditu aurreko paragrafoan izendatutako zenbatekoa ez eta -indarrean dagoen legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera- aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzetik ateratzen dena ere. Horregatik, zenbateko hori amaitu ondoren, ezin izango da gerora itzuli beharreko aurrerakin berririk esleitu, eta une horretatik bertatik aurrera galduko du indarra agindu honek. Halakorik gertatuz gero, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri.

Laugarrena.– Jarduerak burutzeko epea.

Azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoaren arabera, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako proiektuak egiteko gehienez ere bi urteko epea izango da, gerora itzuli beharreko aurrerakina esleitzeko ebazpena jakinarazten den egunetik hasita.

Bosgarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta beraren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, dagoeneko aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Seigarrena.– Erakunde laguntzailea.

Luzaro, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. izango da azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan ezarritako diru-laguntzen finantza-kudeaketaz arduratuko den erakunde laguntzailea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek ondorioak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 19a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala